XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Senideeri ere berak eman beharko zien seni-partez zegokiena.

Bi senar-emazte-aldi haiek alkarrekin ondo ez bazetorzen, orduan bietatik bat: edo bikote gazteak etxetik irten beharko zuen hainbesteko bat hartuta, edo, guraso zaharrak irtengo ziren eguneroko ogiari zegokion ordaiña bizi osorako semearen eskutik jasotzekotan.

Urdaneta-baserrian gauzak bere bidetik zijoazen.

Sei seme-alabei ahoa betetzen nahiko lan izan zuten garai batean gurasoak, baiña, ez zegoen negar gehiegi kontatzeko aitzakiarik.

Umeak hazi ondoren hasi ohi dira zalapartak eta buru-hausteak.

Sasoiko gizona zen aita.

Gazterik ezkondua.

Berrogeita hamar urte besterik ez bizkarrean, semeak hogeita lau udaberri besarkatu zituen orduan.

Etorkizunak zama gordiñez zanpa ez zitzan, ondasun-banaketaren paper-agiriak garbi egiñak zeuzkan aitak.

Seme zaharrena etxerako.

Aitak egindako agirian ez zegoen zelako hogeita hamar urtetarako semea ezkondu beharko zukeen baldintzarik.

Ez ziokeen buruko miñ ahundiegirik emango aitari semearen ezkontz-eguna luzatzeak.

Horrela, biek egingo zuketen lana eta biek, bakoitza bere garaiean, izango ziratekeen nagusi.

Ume bizia zen Joxe, semea.

Nagusi izatearen kutiziak gogotik zirikatzen zuen biotz-mamitan.

Iritzietan ere aita baño zerbait aurreratuxeagoa zenez, etxeari aldaketa batzuk eman nahi zizkion.

Egia esan behar bada, aita ere oso buru irekiko gizona zela esan behar da.

Egundaiño ez zen atzelari izan.

Herri osoan ez zegoen Urdaneta-baserria bezain egoki eta txukun antolatutakorik.

Pozgarri zitzaion Boniri aitari hari berdiñeko semearen aita izatea.

Bildurrak ere hartua zekarkian aitaren kopeta, etxeko maiorazgotzaren eskean semea noiz asiko ote zitzaionaren ikaraz.